Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2865

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 17koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, 2011. urteko diru-laguntzak ematen dira ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu edo hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko otsailaren 15eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (Ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu nahi duten edo lankidetzan hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat dirulaguntzak deitzen dituen Agindua).

Aurkeztutako eskabideen espedienteak gainbegiratu eta Ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu da, deialdiaren Aginduaren 7. eta 8. artikuluak aplikatuta.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2011ko ekitaldian elkarteei diru-laguntza hauek ematea eta kasu bakoitzerako zehazten diren diru-kopuruak:

Elkartea

Asociación Lurraldea

Territorio Gehieneko diru-laguntza

Subvención máxima

Gao Lacho Drom Araba/Álava 81.550

Kale dor Kayiko Gipuzkoa 113.320

Kale dor Kayiko Bizkaia 217.417

Iniciativa Gitana Bizkaia 72.033

Bigarrena.- Diru-laguntza ordaintzea.

Egindako gastuak itzul dakizkien, elkarteek partezko ordainketak egiteko eskatu ahal izango dute maiatzean eta irailean. Hona partezko ordainketen gehienezko zenbatekoak:

Elkartea

Asociación Lurraldea

Territorio Maiatza

Mayo Iraila

Septiembre

Gao Lacho Drom Araba/Álava 27.183,33 27.183,33

Kale dor Kayiko Gipuzkoa 37.773,33 37.773,33

Kale dor Kayiko Bizkaia 72.472,33 72.472,33

Iniciativa Gitana Bizkaia 24.011,00 24.011,00

Ordainketok egiteko, urtarrilaren 1etik apirilaren 30era eta maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko aldietan egindako gastuak justifikatu beharko dira.

Erabateko likidazioa noiz eta itzultzeke dauden gastuak -irailaren 1a eta abenduaren 31 bitartekoak- justifikatu, eta, gainera, urtean egindako jardueren memoria aurkeztu ondoren egingo da. Memoria horretan proiektua garatzean izandako diru-sarrera eta gastu guztiak zehatz-mehatz agertu beharko dira.

Aurreko puntuan aipatutako dokumentazioa 2012ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, eta Balorazio Batzordearen berariazko onarpena jaso beharko du.

Hirugarrena.- Elkarte batzuk kanpo geratzen dira, adierazitako arrazoiengatik. Hona erakundeak eta arrazoiak:

- Asociación de Mujeres Gitanas del País Vasco Chanelamos Adikerar Baloraziorako a) atalean 5 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua)

Por no conseguir 5 puntos en el apartado a) de la puntuación (artículo 7.2)

- Asociación Promoción Pueblo Gitano Mestimós Balorazioako a) atalean 5 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua)

Por no conseguir 5 puntos en el apartado a) de la puntuación (artículo 7.2)

- Asociación Gitana por el Futuro de Gipuzkoa Baloraziorako a) atalean 5 puntu ez lortzeagatik (7.2 artikulua)

Por no conseguir 5 puntos en el apartado a) de la puntuación (artículo 7.2)

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 17a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala