Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2864

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Abelino Barriola Deklamazio Saria ebatziz.

2010eko abenduaren 15eko Aginduz (2010eko abenduaren 31ko EHAA) egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Abelino Barriola sarirako deia. Lehiaketa hori ebazteko Asier Larrinaga, Pilartxo Etxeberria, Joxe Juan Ugalde, Iñaki Biain, Xabier Bengoetxea, Markos Bilbao, Iñaki Artola, Santos Izagirre eta Maite Artabek osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Lehiaketa honen irabazleen zerrenda argitaratzea:

Eredua

Modelo Maila

Nivel Taldea

Grupo Irakaslea

Profesor Ikastetxea

Centro docente Herria

Localidad

A LMH 5-6 Umorezko doktoreak Ana Zarandona The English School Ikastetxea Donostia-San Sebastián

A DBH 1-2 Satorrak Elixabete Sagasta San Viator Ikastetxea Vitoria-Gasteiz

B LMH 5-6 Iupi Roberto Martinez San Juan Bosco Ikastetxea Barakaldo

B LMH 5-6 Zozoak Yolanda Henaez El Regato Ikastetxea Barakaldo

B DBH 1-2 Nikitarrak Marta Escalada Montpellierreko Frantziskotarren Ikastetxea Trapagaran

D LMH 3-4 Eguzkizpi Eider Amonarraiz Zumadi Herri Ikastetxea Amezketa

D LMH 5-6 Xelebreak Maite Imaz Urretxu-Zumarraga Ikastola Urretxu

D LMH 5-6 Izarrak Regina Carrera San Juan Herri Ikastetxea Alegia

D DBH 1-2 Hizketan Maite Etxabarri Hirukide Eskolapioak Ikastetxea Tolosa

Bigarrena.- Lehenengo atalean azaltzen diren 9 taldeek deialdiaren 14. oinarri-arauan zehaztutako saria jasoko dute: 9 ikasgelak Ipar Euskal Herrira eta Nafarroara 3-4 eguneko bidaia egingo dute, eta talde bakoitzeko irakasle batek egonaldi-bidaia euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera.

Hirugarrena.- Lehiaketara aurkeztu diren ahots hoberenekin CD bat argitaratuko da, ahalik eta zabalkunde handiena emanez eta eredu gisa ikastetxeetara bidaliz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


Azterketa dokumentala