Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2861

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Sonia Bañuelos Rodríguez andrea, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzea proposatzen duena, plaza hori 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenak (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egin zuelarik.

Errektorearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bitartez (2010eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) batzordea osatu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010.eko azaroaren 26ko Ebazpenak (2010.eko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko eta berak eginiko proposamenarekin bat etorrita, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuan; Gobernu-Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratutako prozeduran (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarrietan; aplikagarri zaizkion arau orokorretan ezarritakoarekin bat eginik; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa kontutan hartuta.

Errektorego honek Sonia Bañuelos Rodríguez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore gisa kontratatzeko proposamena egiten du, 30605634-V NAN-zenbakia duena, kontratazioaren datuak honakoak izanik: Kodea: IDPTCL1 - D00042-3. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Leioa. Hizkuntza betekizuna: ez elebiduna. Arduraldi-erregimena: osoa.

Proposatutako lehiakideak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 laneguneko epea izango du dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiak, 9. oinarrian, zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean; guzti hau, kontratazioaren aurretik.

Ebazpen honek amaiera jartzen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazio-auzietako Epaitegietan, bi hilabeteren epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari dagokion egunetik hasita zenbatuko dira.

Leioa, 2011ko apirilaren 18a.

Errektorea.

BO (2011-02-25eko Ebazpena) (2011-03-17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala