Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
2847

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 3koa, Portu eta Aireportuen zuzendariarena, Debako portuan (Gipuzkoan) profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egiteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduak arautzen du.

Agindu horretan Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren arabera Portu eta Aireportuen zuzendariak) deialdia egin ondoren baimenak emateko izapideak ezartzen dira, eta era berean, ahalmena eman dio, behar diren jarraibide eta aginduak emateko.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har eta kasu honi aplikatu beharreko arauak kontuan izanik,

Azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko azaroaren 24ko 607/2009 Dekretua aldatu zen. Bada, dekretu hark ematen dizkion ahalmenez baliatuaz, Portuen eta Aireportuen zuzendariak honako hau,

EBATZI DU:

Debako portuan (Gipuzkoa) profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egitea. Hona prozedura:

w1.- Deialdi honen xedea da Debako portuan dauden amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimenak esleitzea. Baimenak 3 urterako emango dira, eta epe hori noiztik aurrera kontatu behar den, baimena emateko ebazpenean jarriko da.

2.- Deialdi honen bidez Debako portuko amarraleku hauek eskaintzen dira:

- 32 amarraleku, gehienez ere, 6 metroko luzera eta 2,15 metroko zabalera duten ontzientzat.

- 11 amarraleku, gehienez 6 metroko luzera eta 2,15 metro baino gehiagoko zabalera duten ontzientzat.

- 17 amarraleku, 6 metro baino gehiagoko luzera eta gehienez ere 2,40 metroko zabalera duten ontzientzat.

- 9 amarraleku, 6 metro baino gehiagoko luzera eta 2,40 metro baino gehiagoko zabalera duten ontzientzat.

3.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 15 egun baliodunetara amaituko da.

4.- Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskabideak Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kaiko kalea 23-2, 20003 Donostia-San Sebastián) edo Portu eta Aireportuen Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Lakua I, - 7.a, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira, horrek ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa.

5.- Aurkeztu beharreko eskabide-orriak eta agiriak.

Eskabidea egiteko eredua, Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan, Portu eta Aireportuen Zuzendaritzaren bulegoetan edo Eusko Jaurlaritza web guneko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean jaso ahal izango da, eta horrekin batera 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

6.- Baimenak emateko 2004ko apirilaren 20ko Aginduan jasotako prozedurari jarraituko zaio.

7.- Deialdiaren inguruko jakinarazpenak, prozedurari amaiera emateko ebazpenak izan ezik, Gipuzkoako Portuen Zerbitzuko iragarki-oholean jarriko dira.

8.- Eskatzaileek ematen duten informazio guztia fitxategi batean gordeko da, eta Debako portuko amarralekuak aldi baterako emateko baimenen kudeaketarako soilik erabiliko da. Fitxategi horren erabilera eta jarduera Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.

Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea agortzen, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 3a.

Portu eta Aireportuen zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.


Azterketa dokumentala