Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2839

AGINDUA, 2011ko apirilaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «European Foundation For Public Policies-Ezai Fundazioa»ren estatutuetako 1. artikuluaren aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena; aldaketa horren ondorioz, Fundazioaren izena «Ekai Center Fundazioa» izango da aurrerantzean.

«Fundación European Foundation For Public Policies-Ezai Fundazioa»ren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2011ko apirilaren 18an, beherago zehazten den notarioak aurkeztutako eskabideari sarrera eman zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Sailean; eskabide horren bidez, Fundazioaren estatutuen 1. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatu zen; aldaketa hori Arrasateko notario Antonio Román de la Cuesta Galdiz jaunak (314 protokolo-zenbakia) 2011ko apirilaren 7an egindako eskritura publikoan jasota dago; eskritura horren lehenbiziko kopia eta bi kopia soil aurkeztu dira. Aipatutako eskritura publikoan jasota dago, halaber, Fundazioaren Patronatuak estatutuen 1. artikulua aldatzeko 2010eko uztailaren 30ean hartutako erabakiaren ziurtagiria. Fundazioko idazkari Eñaut Apaolaza Amenabar jaunak egin zuen ziurtagiri hori Arrasaten, 2011ko urtarrilaren 11n, Adrián Zelaia Ulibarri lehendakariaren oniritziaz.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Arrasateko (Gipuzkoa) «European Foundation For Public Policies-Ezai Fundazioa»ren estatutuetako 1. artikuluaren aldaketa onartzea. Aldaketa horren ondorioz, fundazioaren izena «Ekai Center Fundazioa» izango da aurrerantzean.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, Arrasateko notario Antonio Román de la Cuesta Galdiz jaunak (314 protokolo-zenbakia) 2011ko apirilaren 7an emandako eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala