Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2011ko maiatzaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2835

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) atalean (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, erabaki honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.- Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.- Parte hartu nahi dutenek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.- Hautagaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.- Deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Aginduaren bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak ebatziko du. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 12a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

ERANSKINA

Lanpostua:

- Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 27).

- Lekua: Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza.

- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

- Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

- Kidegoa: C1 edo D1.

- Destino-osagarria: 18.

- Osagarri espezifikoa: VI-A.

- Hizkuntza eskakizuna: 2.

- Derrigortasun data: 2000-03-31.

Betebeharrak:

- A05EU / A07EU kidegoetakoa izatea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien Kidegoko eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

- Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

- Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


Azterketa dokumentala