Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Konstituzio Auzitegia
2049

EDIKTUA, 6283/10 zenbakiko konstituzio-kontrakotasun arazoaren ondoriozkoa.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo martxoaren 15eko probidentzia batez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekzioak 45/2008 zenbakiko prozedura arruntean aurkeztutako 6283-2010 zenbakiko konstituzio-kontrakotasun arazoa tramitatzeko onartzea erabaki du, hain zuzen ere Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 53.1.f eta 138.2 artikuluei dagokienez, eta hori, Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 14.2 artikulua ustez urratzeagatik, Espainiako Konstituzioaren 149.1.13 artikuluari dagokionez, eta bat etorriz Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluarekin (maiatzaren 24ko 6/2007 Lege Organikoak emandako idazkera berria), erabaki du, orobat, beretzat gordetzea auzi honen nondik norakoak.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan (idazkera berrian) ezarritakoarekin bat etorriz, 45/2008 zenbakiko prozedura juzialaren parte direnak azaldu beharko dira auzitegi honetara, ediktu hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den egunaren ondorengo hamabost eguneko epean.

Madril, 2011ko martxoaren 15a.

Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala