Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
1679

IRAGARKIA, interesdunei 7/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, jakinarazteko dena. Dekretu honen bidez, Ugao-Miraballesen (Bizkaia) dagoen Udiarragako Andre Mariaren ermita, Monumento izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratzen da.

Aipatu Dekretua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.

EBATZI DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei urtarrilaren 18ko 7/2011 Dekretuaren berri ematea (2011-01-27ko EHAA, 18. zk.). Dekretu horren bidez, Ugao-Miraballesen (Bizkaia) dagoen Udiarragako Andre Mariaren ermita, Monumento izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratzen da.

Interesdunen zerrenda:

- Juan Álvarez Martínez (Ugao-Miraballes).

- Izaskun Larrakoetxea Intxaurraga (Ugao-Miraballes).

- Asier Álvarez Salazar (Ugao-Miraballes).

- M.ª Carmen Azkue Abrisketa (Vitoria-Gasteiz).

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 3a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.


Azterketa dokumentala