Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
1678

IRAGARKIA, Kontsumoko Bizkaiko koordinatzaileak 2011ko urtarrilaren 24an egindako eskakizuna Norvisa Promociones SAri jakinarazteko dena, zeinaren bidez hainbat agiri aurkezteko eskatu baitzitzaion, 48A001/3505/2009 erreklamazioaren aurreko eginbideak izapidetzearen baitan.

Ebazpen horiek jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek horren berri izan dezaten, eta interesdunetako bakoitzari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da honako hau, ohartarazpen hauek eginda:

Interesdunak Osasun eta Kontsumoko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan (Errekalde zumarkalea 39.A, Bilbao) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, eskakizuna zein den osorik jakiteko eta, agertzen direnetik hamar eguneko epean, egoki irizten dituzten alegazio, agiri edo informazioak eman ahal izango dituzte.

Bilbao, 2011ko otsailaren 21a.

Kontsumoko koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZKURAIN.


Azterketa dokumentala