Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
1677

IRAGARKIA, 48A001-64-2010 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2010eko abenduaren 14an egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Zehapen-prozedura hori Acer Computer Iberica SAren aurka bideratu da, eta Eusko Legebiltzarraren abenduaren 22ko 6/2003 Legean -Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoan-, 50.3.b) artikuluan, tipifikatutako arau-haustea egozten zaio.

Ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek horren berri izan dezaten, eta interesdunetako bakoitzari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da honako hau, ohartarazpen hauek eginda:

Interesdunak Osasun eta Kontsumoko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan (Errekalde zumarkalea 39.A, Bilbao) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, ebazpenaren edukia zein den osorik jakiteko. Zuzendaritzan agertzen direnetik, hamabost eguneko epea izango dute, egoki irizten dituzten alegazio, agiri edo informazioak emateko, frogaldiari hasiera ematea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Bilbao, 2011ko otsailaren 10a.

Merkataritza eta Kontsumoko koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZKURAIN.


Azterketa dokumentala