Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1669

IRAGARKIA, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena, zeinen bidez dei egiten baita ondoko administrazio-kontratuaren lizitazio publikoa egiteko lehiaketarako: «Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko laguntza teknikoa» (Espedientea: 006A/2011).

1.- Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 98 26.

5) Telefaxa: 945 01 98 56.

6) Posta elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna:

d) Espedientearen zenbakia: 006A/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko laguntza teknikoa.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua:

- Esleipendunaren egoitzan.

- Kontratua eskuratzea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza. Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: hamasei (24) hilabete, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia).

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

- Eskaintza ekonomikoa: ponderazioa: 51,00.

- Lan-metodologia eta lanen edukiari buruzko proposamena: ponderazioa: 49,00

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

- Zenbateko garbia: hirurehun eta hogeita zortzi mila bederatziehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (338.983,05).

- BEZa (% 18): hirurogeita bat mila eta hamasei euro eta laurogeita hamabost zentimo (61.016,95).

- Zenbatekoa, guztira: laurehun mila (400.000) euro.

5.- Bermeak. Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

- Urteko negozio kopuru orokorra eskatuko da, zeinek, azken bi urteotan, oinarrizko lizitazio-aurrekontuaren bestekoa izan beharko duen, gutxienez.

- Enpresa esleipendunaren lan-taldeak honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

" Taldeko zuzendaria. Taldeko erantzule eta kontsultorearen ordezkari modura jardungo du.

" Biologian lizentziatua.

" Herri-administrazioentzat txostenak egiten hiru urteko esperientzia egiaztatua izatea, proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina neurtzeko azterlanetan edo hirugarrenek egindako antzeko dokumentuetan ingurumenaren gaineko eraginaren zuzenketa egokitzeari dagokionez.

" Ingurumenarekin lotutako arloan goi-mailako bi titulatu:

" Biologian, Geologian, Ingurumen Zientzietan edo ingurumenarekin lotutako arloetan lizentziatuak, ingurumenaren gaineko eragineko azterlanak gertatzen edo analisiak egiten hiru urteko esperientzia pilatua dutenak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko apirilaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modalitatea: eskura edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Helbide elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

8.- Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: eskaintzak irekitzeko gela, Lakua II. Donostia kalea, 1.

b) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) C gutun-azalak («Balio-iritzia ematea eskatzen duten irizpideak, aplikatuko badira») jendaurrean irekitzea:

Eguna eta ordua: 2011ko apirilaren 19a, 11:30ean.

d) «B» gutun-azalak, «Eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak» izenekoak.

Eguna eta ordua: 2011ko maiatzaren 9a, 11:00etan.

9.- EHAAko publizitate gastuak: laurehun eta sei euro eta berrogeita bederatzi zentimo (406,49).

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez zen bidali EBAOra.

11.- Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala