Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1668

IRAGARKIA, «Zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egiteko (II. fasea)» zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko lehiaketarako dei egiten duena (Espedientea: 005A/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 98 26.

5) Telefaxa: 945 01 98 56.

6) Posta elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna:

d) Espedientearen zenbakia: 005A/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea. II. Fasea.

c) Loteak: bai, 2.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua:

- Landa-lanak, zabortegi bakoitzean edo inguruan.

- Gainerako jarduerak, berriz, enpresa esleipendunaren instalazioetan.

Agiriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan aurkeztuko dira.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2012ko maiatzaren 31.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 90522300-5.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

- Eskaintza ekonomikoa: % 40.

- Eskaintza teknikoa: % 60.

Metodologiaren garapena, dagokion atalean zehaztutako fase eta egiteko bakoitzarentzat (% 45).

Lanari balioa gehitzen dioten garapen osagarriak eta hobekuntzak, baldin eta lizitatzaileak hala adierazten badu bere eskaintzan. Hobekuntzek ez dute kostu gehigarririk ekarriko, eta administrazio-klausula zehatzen pleguko IX. eranskinari, 16.1 klausulari eta karatularen 31.3 atalari lotuko zaizkio (% 15).

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

- Zenbateko garbia: laurehun eta bi mila bostehun eta berrogeita bi euro eta hogeita hamazazpi zentimo (402.542,37).

- BEZa (% 18): hirurogeita hamabi mila laurehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hiru zentimo (72.457,63).

- Zenbatekoa, guztira: laurehun eta hirurogeita hamabost mila (475.000) euro, bi lotetan banaturik.

a) 1. lotea: Bizkaiko zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea.

- Zenbateko garbia: berrehun eta bat mila berrehun eta hirurogeita hamaika euro eta hemeretzi zentimo (201.271,19).

- BEZa (% 18): hogeita hamasei mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta laurogeita bat zentimo (36.228,81).

- Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (237.500) euro.

b) Lote 2: Arabako eta Gipuzkoako zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea.

- Zenbateko garbia: berrehun eta bat mila berrehun eta hirurogeita hamaika euro eta hemeretzi zentimo (201.271,19).

- BEZa (% 18): hogeita hamasei mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta laurogeita bat zentimo (36.228,81).

- Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (237.500) euro.

5.- Bermeak.

- Behin-behinekoa: ez.

- Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken bi urteetako fakturazioa, lizitazio honen aurrekontuaren parekoa, gutxienez.

- Gaitasun teknikoa:

" Lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko entitate gisa kreditatua egon behar da, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat (2006ko azaroaren 8ko EHAA, 213. zk.).

" Arrisku-analisietarako kreditatua egon behar da, aurreko dekretuan ezarritakoarekin bat (ABEEek aurkeztutako eskaintzen kasuan, nahikoa izango da elkarte horretako enpresetako batek kreditazio hori izatea).

" 3 urteko esperientzia, kontratu honetako zereginen antzeko beste batzuetan.

- Ekipoa:

" Hiru (3) lagunek, gutxienez, proiektu-buru gisa aitortuak egon behar dute, enpresa lizitatzaileari lurzorua ikertu eta berreskuratzeko arloan emandako kreditazioan.

" Hiru (3) lagunek, gutxienez, arrisku-analista gisa aitortuak egon behar dute, enpresa lizitatzaileari lurzorua ikertu eta berreskuratzeko arloan emandako kreditazioan.

" Bost (5) teknikarik, gutxienez, landa-lanaren arduradun jardungo dute, makinetan bertan eta lanaldi osoz.

" Geologia eta hidrogeologian aditua den teknikari bat (1), gutxienez.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko apirilaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkezteko modalitatea: eskura edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

4) Helbide elektronikoa: contratacion.maptap@ej-gv.es.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

8.- Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: eskaintzak irekitzeko sala (Lakua II. Donostia kalea, 1).

b) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) C gutun-azalak («Balio-iritzia ematea eskatzen duten irizpideak, aplikatuko badira») jendaurrean irekitzea:

Eguna eta ordua: 2011ko apirilaren 19a, 11:00ak.

d) «B» gutun-azalak, «Eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak» izenekoak.

Eguna eta ordua: 2011ko maiatzaren 10a, 11:00etan.

9.- Publizitate-gastuak.

EHAA: laurehun eta sei euro eta berrogeita bederatzi zentimo (406,49).

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez zen bidali EBAOra.

11.- Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala