Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1665

IRAGARKIA, terrorismoaren biktimentzat iraingarri edo umiliagarriak diren edo terrorismoa goratzen duten pintaketak ezabatzeko eta pankartak, argazkiak edo afixak kentzeko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: PL-122/11).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza-Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: PL-122/11.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: EAEko kasuan kasuko udalerriak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2011ko abenduaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: guztira, ehun eta hamabi mila eta ehun (112.100) euro.

5.- Fidantzak: behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) Web orria: www.contratacion.info.

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko apirilaren 8a.

7.- Kontratistaren berariazko eskakizunak:

a) Sailkapena: ez.

Lizitatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-erakundeak kontratazio honetarako berariaz emandako txostena aurkeztu beharko du; txostenean helburua aipatuko da, eta kontratuaren aurrekontua estaltzeko adinako kaudimena (112.100 euro) baduela adieraziko da.

- Gaitasun teknikoa edo profesionala:

- Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda, horien zenbatekoak, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasota. Horietatik hiruk, gutxienez, kontratu honen antzeko xedea izan behar dute.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko apirilaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela; eskura, edo administrazio-klausula zehatzen pleguko 12.3 puntuan zehaztutako eran aurkeztuko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2) Helbidea: eskaintza eskura entregatu beharko da Kontratazio Zerbitzuan (Donostia kalea 1), edo, bestela, postaz bidali beharko da ezarritako epearen barruan. Postaz bidaltzez gerotan, posta-bulegoan justifikatu egin beharko da bidalketa-eguna, eta eskaintza bidali izanaren berri eman beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo bidalketaren berri emateko agiria eskaintzak jasotzeko ezarri den epea amaitu eta gero heltzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igaro eta eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

9.- Eskaintzak irekitzea:

1) Eskaintza teknikoak irekitzea: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazioko Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2011ko apirilaren 13a.

e) Ordua: 12:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoak irekitzea: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2011ko apirilaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 1a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala