Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1663

EDIKTUA, 429/2009 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 429/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco de Santander SA.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Renato Emidio da Silva Guimaraes.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, 2011-10-21ean epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesean den Renato Emidio Silva Guimares-en aurka, Banco Santander SAren izenean Iñigo Navajas Saiz epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta ondokoetara kondenatzen da demandatu hura: tronkoaren hamar mila hirurehun eta hogei euro eta hogeita zortzi zentimo (10.320,28) ordaintzera, eta, halaber, zenbateko horren interes itundutako tasakoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartarazi ez dela irmoa, eta berea urka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela epaitegi honetan, bost eguneko epean eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 457. artikulua). Errekurtsoa izapidetu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da epaitegiaren Gordailu eta Kontsignazioen kontuan eta baldintza hori bete izana egiaztatu, betiere 1/2009 Lege Organikoaren arabera.

Epai honen bidez eta Erregearen izenean erabaki, agindu eta sinatzen dut. Bestalde, epai honen testigantza batuko zaie dagokien autoei.

Renato Emidio da Silva Guimaraes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2010eko azaroaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala