Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1662

EDIKTUA, 365/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Ricardo Jose Ignacio Goiri Tribisarrospek eskatuta, deklarazioari eta aldarrikapenari buruzko 365/08 prozedura arrunta bideratu da Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegian, ondoko hauen aurka: Sabino Goiri Tribisarrospe, Maria Isabel Lopez de Arcaute, Jose Felix Goiri Tribisarrospe, Sukarrietako Ander Deuna kaleko 1.eko jabekideen erkidegoa, Amaya Goiri Lopez de Arcaute, Ibon Goiri Lopez de Arcaute eta Asier Goiri Lopez de Arcaute. Aipatu prozeduran epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

3/11 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hamalaua.

Rebeca Huertos Domingok, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako prozedura arruntaren 365/08 autoak. Alderdiak: demandatzaile gisa, Ricardo Jose Ignacio Goiri Tribisarrospe, Carlos Muniategui Landa prokuradoreak eta Amaya Iturri Aldave abokatuak lagunduta. Demandatuak: Sabino Goiri Tribisarrospe, Miren Irune Gorroño Menchaca prokuradoreak eta Rolando Ladislao abokatuak lagunduta, eta Jose Felix Goiri Tribisarrosperen oinordeko prozesal gisa, bere alarguna Maria Isabel Lopez de Arcaute eta bere seme-alaba Amaya Goiri Lopez de Arcaute, Ibon Goiri Lopez de Arcaute eta Asier Goiri Lopez de Arcaute aritu dira, Maria Cruz Celaya Ulibarri prokuradoreak eta Joseba Eguia abokatuak lagunduta, eta Sukarrietako Ander Deuna kaleko 1.eko jabekideen erkidegoa.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Ricardo José Ignacio Goiri Tribisarrosperen prozesu-ordezkaritzak jarritako demanda, ondoko hauen aurkakoa: Sabino Goiri Tribisarrospe, Sukarrietako Ander Deuna kaleko 1.eko jabekideen erkidegoa, eta José Félix Goiri Tribisarrosperen jaraunsleak, hau da, María Isabel López de Arcaute Carballo eta Amaya, Ibon eta Asier Goiri López de Arcaute.

Eta, ondorioz:

1.- Ricardo José Ignacio Goiri Tribisarrospe Gernikako Jabetza Erregistroan inskribatuta dauden ondoko finken titular jabari bakarra da: Sukarrietako 571. jabetza, 1. inskribapena, 597. liburukia, 7. liburua, 83. orria, eta erregistro horretan honela inskribatuta dagoen finkarena: Sukarrietako 572. jabetza, 1. inskribapena, 7. liburua, 85. orria. Jabetza horiek Arrospegoikoa etxearen hormen mugakide dira. Titulu horren arabera, demandatuek ezingo dute hartu, erabili edo gozatu aipatu lursailaz, eta bertan jarritako tresnak hortik kendu egin beharko dituzte.

2.- Ez dagoela Arrospegoikoa etxearen atzeko fatxadatik erregistroko 571. finkaren beheko solairu paretik baratzera bista- eta bide-zortasunik ezartzea uzten duen titulurik. Beraz, tarte horiek itxi egin behar dira ondoko etxea zuzenean ikustea eta batetik bestera pasatzea galaraziz.

Ricardo José Ignacio Goiri Tribisarrospe, Sabino Goiri Tribisarrospe eta Sukarrietako Ander Deuna kaleko 1.eko etxearen jabekideen erkidegoak ordaindu beharko dituzte eurek eragindako kostuak, eta kostu komunak erdibana.

Eman bedi epai honen testigantza eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta ohartarazi ez dela irmoa eta, horrenbestez, haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela epaitegi honetan hura jakinarazi eta bost eguneko epean, Probintzia Auzitegiari zuzenduta (1/2000 PZLb, 457. artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Sukarrietako Ander Deuna kaleko 1.eko jabekideen erkidegoa demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala