Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
1661

EDIKTUA, 1046/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1046/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Garcia del Cerro.

Demandatua: Domingo Barrero Vara.

Gaia: prozedura arrunta.

Judizio horretan, 2011ko otsailaren 23an, 44/11 epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut García del Cerro prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Domingo Barrero Varasen aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera: 7.543,95 euro -tronkoarenak-, beste 966,96 euro, epemugatutako interesei dagozkienak, mailegu-kontuak itxi eta hurrengo egunetik demandaren egunera arte sortutakoak (kontu horien zorpeko saldoak erreklamatzen baitira), eta hitzartutako interesak (%17,25), demanda ezarri zenetik, guztia ordaindu arte sortutakoak. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Domingo Barrero Vara demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan kontsignatu beharko da (kontuaren zenbakia). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko otsailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala