Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1660

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeko bideratutako 941/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Juan Manuel Silva Rodriguez jaunak eskatuta, guraso-ahala kentzeko 941/2009 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Gerardo Romay Paz eta Maria Paloma Garcia Corporales jaun-andreen aurka, Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegian. Prozedura horretan epaia eman da eta honakoak dira, hitzez hitz, epaiaren idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Gerardo Romay Paz eta Paloma García Corporales jaun-andreen aurka, Juan Manuel Silva Rodríguez jaunak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, XXXXX eta XXXXX adingabekoekiko guraso-ahala jaun-andre haiei kentzea erabaki dut; eta, halaber, XXXXX adingabekoaren zaintza eta jagoletza aitaren aldetiko Miguel Angel Romay Paz eta Consuelo Mateos Izquierdo osaba-izekoei ematea, eta XXXXX adingabekoaren zaintza eta jagoletza bere aita den Juan Manuel Silva Rodríguez jaunari ematea.

Guraso-ahala berreskuratzekotan, guraso biologikoek demostratu egin beharko dute guraso izateko gaitasuna -zehazten dena-, eta horretaz gain, berreskurapen horrek adingabekoen onerakoa izan beharko du.

Eta bisita-erregimen bat finkatzeko, beharrezkoa izango da bai adingabekoen baiezko libre eta berariazkoa eta bai epaitegi honetako talde teknikoaren aldeko txostena ere, betiere guraso biologikoek (Gerardo eta Paloma) egindako bisita-eskabidea egin ostean.

Prozedurako kostuei dagokienez ez da hartu berariazko erabakirik.

Aurkatzeko modua: Aurkatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegia (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0941 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Paloma Garcia Corporales eta Gerardo Romay Paz demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala