Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1659

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 404/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

404/10 judizio prozedura arrunteko.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Alderdi demandatua: Stephen Kean.

Gaia: judizio arrunta. Diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

24/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2011ko otsailaren 7a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafauce-k, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 404/2010 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, García del Cerro Espina Epaitegietako prokuradoreak ordezkatu eta Lareki Arcos letratuak lagundutako Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu zen, auzi-ihesean den Stephen Kean-en aurka.

EPAITZA

Stephen Kean-en aurka, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa baltzuaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta jaun hori ondokoak pagatzera kondenatzen dut: 8.041,42 euro, kontua itxi zenetik demanda aurkeztu zen arteko interes itundutako tasakoak (683,86 euro), eta demanda aurkeztu zenetik ordainketa guztiz egin arteko itundutako interesak; bestalde, kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei (PZL, 497 artikulua), eta adieraz bekie, halaber, ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846 0000 00 0404 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi testigantza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu titularrak.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile-magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen aipatu epaia. Eta nik, idazkari judizialak, guzti horren fede ematen dut Donostia-San Sebastiánen, 2011ko otsailaren zazpian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Donostia-San Sebastián, 2011ko otsailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala