Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1657

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriei buruz bideratutako 41/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:

93 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Elvia Cuellar Bachi.

Abokatua: Carolina Sousa Pereda.

Procurador: Jacobo Belmonte Garcia.

Alderdi demandatua: Angel Vargas Chavez.

Auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: KZ. IV-VII TIT.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, geroago adieraziko den eran, Jacobo Belmonte García prokuradoreak, Elvia Cuellar Bachi-ren izenean eta ordezkaritzan, Angel Vargas Chávezen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartu behar ditut, aurretik erabakitakoen ordezko:

Lehenengoa.- Elvia Cuéllar Bachi-ri esleitzen zaizkio 1999-06-27an jaiotako A.-ren zaintza eta jagoletza; amak baino ez du izango guraso-ahala.

Bigarrena.- Bere semearen elikagaietarako hilean hogeita hamar (30) euro ordainduko ditu Angel Vargas Chávez jaunak. Elvia Cuéllar Bachik adierazten duen bankuko kontuan sartu beharko du diru-kopuru hori, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da epai honen datatik abiatuta eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIak duen aldakuntzaren arabera.

Hirugarrena.- Adingabekoak izan ditzakeen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Aurkatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Angel Vargas Chavez non dagoen jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut ediktu hau.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko otsailaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala