Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1655

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kulturako sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.- 2010eko ekainaren 9an EHAAn argitaratu zen goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kulturako sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko Agindua.

2.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kulturako sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

I. ERANSKINA: EMANDAKO DIRULAGUNTZAK

ANEXO I: SUBVENCIONES CONCEDIDAS

A: Entitate eskatzailea / Entidad solicitante

B: Diruz laguntzen den jarduera / Actividad subvencionada

C: Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa (€ ) / Importe de la subvención concedida (€ )

A B C

A.D. Yin-Yang Copa del Mundo de Clubes de Karate 5.850,00

Badaiotz Kirol Taldea, Asoc. Deportiva Cto Mundo de Sokatira sobre Goma (Cesenatico - Italia) 8.763,49

Club Atletico Bera Bera Rugby Taldea Copa del Mundo de Clubes de Karate 5.000,00

Club Deport. Ciclista Velodr Duranguesado Copa del Mundo Pista Uci 60.565,83

Club Deportivo Ciclista Hirumet Taldea Copa Mundo (Ciclo Cross) 24.937,50

Club Deportivo El Pilar Liga Mundial Masculina de Patinaje Velocidad 42.753,00

Club Zuzenak Pruebas Internacionales Paralímpicas de Tenis de Mesa 4.136,53

Club Zuzenak Uci World Cup - Paracyclisme Route 120,00

Donosti Berri Elkartea Copa del Mundo 31.002,00

Euskal Bizikleta Kirol Elkartea Pruebas Calendario Uci 50.000,00

Fundación Ciclista Euskadi Pruebas Calendario Uci 78.659,43

Gaztedi Club Cto Mundial de Sokatira (Pretoria, Sudáfrica) 24.040,00

Goiherri-Ko Kirol Elkartea De Erandio Cto Mundial de Sokatira (Pretoria, Sudáfrica) 35.074,00

Gros Xake Taldea European Club Cup 18.000,00

Leka Enea Tenis De Mesa Copa Europa 20.000,00

S.D. Ugeraga Carreras Calendario Uci 18.000,00

Saski Baskonia, S.A.D. Euroliga 75.189,16

Sociedad Ciclista Duranguesa Carreras Calendario Uci 45.000,00

Sokarri Arrigorriagako Herri Kirol Taldea Cto Mundo de Sokatira sobre Goma (Cesenatico - Italia) 12.909,06

Guztira/Total 560.000

II. ERANSKINA: EZEZKOA JASO DUTEN ESKABIDEAK

ANEXO II: SOLICITUDES DENEGADAS

1.- Eskatu zaien dokumentazioa epe barruan aurkeztu ez dutelako.

2.- Por no subsanar la documentación requerida en plazo.

A: Entitate eskatzailea / Entidad solicitante.

B: Diruz laguntzeko proposatutako jarduera / Actividad propuesta para ser subvencionada.

A B

Asociación Unaf Urduñako Nazioarteko Air Copas del Mundo de Parapente

Hondarribiko Arraun Elkartea The head of the river race

Hondarribiko Arraun Elkartea The women’s eights of the river race

3.- Balorazioaren lehenengo fasean gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako / Por no obtener la puntuación mínima exigida en la primera fase de valoración:

A: Entitate eskatzailea / Entidad solicitante.

B: Diruz laguntzeko proposatutako jarduera / Actividad propuesta para ser subvencionada.

A B

C.D. Zuzenak Paracycling Bizkaiko Bira

C.D. Zuzenak Open Internacional de Badminton Adaptado de Toulouse


Azterketa dokumentala