Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1653

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Garbiker AB (SA) Ortuellan sustatzen ari den hondakin ez arriskutsuen hondakindegi jarduerari dagokion ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedapen iragankorretarik lehenengoan jasotakoaren arabera, dauden instalazioen titularrak legeari egokitu behar dira 2007ko urriaren 30a baino lehen, egun horretan ingurumen-baimen bateratua eduki behar dutelarik.

Garbiker AB (SA) enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen-baimen bateratua eskatu dio, Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Bizkaiko Lurralde Historikoan Garbiker AB (SA) enpresak sustatzen duen jarduerari dagokion ingurumen baimen-bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko, Garbiker AB (SA) enpresak Ortuellan sustatzen duen hondakin ez arriskutsuen hondakindegi-jarduera proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.- Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.- Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektua Ortuellako udalera bidaliko da, horiek erakusteko, jendaurrean jartzeko epean zehar.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 17a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala