Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Irungo Udala
1648

IRAGARKIA, 2011ko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

2011ko otsailaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 38. zenbakian argitaratu da, enplegu publikoko deialdiaren bidez, Gizarte Langile bost lanpostu betetzeko deialdia erregulatzen duten oinarrien testu osoa (lanpostua: erdi-mailako teknikaria, Administrazio Bereziko Eskalakoa).

Eskariak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan bakarrik argitaratuko dira.

Irun, 2011ko martxoaren 3a.

GIZA BALIABIDE ETA

ZERBITZU OROKORRETAKO BURUA.


Azterketa dokumentala