Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2011ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1646

AGINDUA, 2011ko martxoaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita Nazioartekotze programa (Prointer Programa) Garatzen duen Agindua.

Sustapen ekonomikoaren alorrean esleitutako eskumenak betetzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, beste helburu batzuen artean, honako hau du: euskal enpresen nazioartekotze handiagoa lortzeko behar diren baldintzak sortzea. 2010-2013 Enpresen Lehiakortasun Planak Euskadirako Lehiakortasun Ereduaren (sail hau eredu horrekin konprometitua dago) zenbait jardun-ardatz estrategiko ezartzen ditu, eta horietako bat ekonomia irekiaren aldeko apustua egitea da; horretarako, lehentasunezko jardun-ildoetako bat enpresei eta erakundeei laguntzea da, ikuspegi globaletik jardun dezaten.

2010eko otsailaren 24ko Agindua betez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak «Prointer programa (Nazioartekotze Programa)» ezarri zuen, eta horren bitartez euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzen duten sustapeneko eta kanpo-ezarpeneko ekintzetarako laguntzak bideratzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresen kanpo lehiakortasuna hobetzen laguntzea da Prointer programaren (Nazioartekotze Programa) helburua, nazioarteko jardueraren bermatzea eta kanpo-ezarpenak babestuz.

Era berean, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko martxoaren 21eko Aginduan -horren bitartez, atzerriko tituludunei bekak emateko programa arautzen da, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten- ezarritakoaren arabera, atzerriko profesionalak eskura jartzeko lana egiten ari gara urtero, enpresei nazioarteko merkatuetan ezartzen laguntzeko, baita euskal enpresak merkaturatzeko metodoen alorrean profesional berriak prestatzen laguntzeko ere.

Prointer programaren aldaketa honen helburua atzerrian ezarpenak dituzten enpresa eta erakundeentzat bideratutako diruz lagun daitezkeen jardueren antolaketa hobetzea denez, programa hori arautzen duen Aginduan langile nazionalak edo jomugako herrialdeetan bizi diren langileak kontratatzeagatik diruz lagun daitekeen beste ekintza bat gehitu zaie kanpoko ezarpenen kasuetan aipatutako ekintzei, kontuan izan gabe ezarpen horiek merkataritza-arlokoak, produkzio-arlokoak edo zerbitzu-enpresetakoak diren.

Horrekin bat etorriz, aldaketak aurreikusten du Prointer programan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko artikuluak eta atalak ez ezik laguntzen zenbatekoak ere eguneratzea; hortaz, diruz lagun daitekeen ekintza berriak atzerritar Tituludunei buruzko 2007ko Agindu zaharraren helburu nagusiari eusten dio. Agindu horren helburua atzerrian ezarritako euskal enpresetan lankidetzak eginez langile atzerritarrak trebatzea zen.

Horrela, laguntzei buruzko Agindu bakar batean geratzen dira bilduta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen linea guztiak. Linea horien onuradunak euskal enpresak eta erakundeak dira nazioartekotzeari ekiteko bidean eta finkatzean, eta honako hauek biltzen dituzte linea horiek: Nazioartekotze Plan baten hausnarketa estrategikoa eta Plan hori egitea, sustapen-ekintzei eta kanpoko ezarpenei lagunduz plan horiek abian jartzea, eta praktikak egiten ari diren atzerriko profesionalen kontratazioa.

Horrenbestez, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 7. artikuluko 2. atala aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«2.- Ondoren zehazten direnak hartuko dira kanpoko merkataritza-ezarpenetako jarduera subentzionagarritzat:

a) Ezarpen-proiektuaren bideragarritasun-azterlana.

b) Eratzeko gastuak: eskriturak, erregistroak, administrazio-baimenak, lizentziak eta jardueraren hasieran behingoan soilik egiten diren beste batzuk.

c) Egitura-gastuak: langileak (hautatzea eta kontratazioa), lokalaren alokairua, bulegoaren ekipamendua, eta ezarpena abiarazteko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.

d) Sustapen-gastuak: katalogoak, bidaiak, azokak, webgunea eta publizitatea, nazioartekotze-plana abiarazteko atalean zehaztutako baldintza beretan.

e) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat kontratatzearen gastuak. Atzerriko tituludunaren kontratazioak laguntza jaso ahal izango du 12 hilabeteko aldian, kontratazioa egiten denetik zenbatuta; kontratazioa deialdiaren urtean egin beharko da. 12 hilabete horiek ondoz ondoko bi ekitalditan zenbatu ahal izango dira laguntza jasotzeari dagokionez. Urteko deialdiaren ekitaldian sortutako gastuetarako laguntza emango da bakarrik.

f) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak».

Bigarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 8. artikuluko 2. paragrafoa aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«2.- Ondoren zehazten direnak hartuko dira kanpoko produkzio-ezarpenetako jarduera subentzionagarritzat:

a) Bideragarritasun-azterlanak:

- Ezartzen den enpresak berak egiten badu, azterlan hori egiteko enpresak egiten dituen bidaia-gastuak hartuko dira diruz lagun daitezkeen gastutzat.

- Hirugarren bati egiteko eskatzen badio, azterlanaren kostua eta ezartzen den enpresak egiten dituen bidaia-gastuak hartuko dira diruz lagun daitezkeen gastutzat.

b) Enpresa eratzea: eratze-gastuak (notarioa, erregistroak, eta abar).

c) Aholkularitza nazioartekotzeko langileen arloan: atzerriratzea behar bezala planifikatzeko aholkularitza-gastuak.

d) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat kontratatzearen gastuak. Atzerriko tituludunaren kontratazioak laguntza jaso ahal izango du 12 hilabeteko aldian, kontratazioa egiten denetik zenbatuta; kontratazioa deialdiaren urtean egin beharko da. 12 hilabete horiek ondoz ondoko bi ekitalditan zenbatu ahal izango dira laguntza jasotzeari dagokionez. Urteko deialdiaren ekitaldian sortutako gastuetarako laguntza emango da bakarrik.

e) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak.

f) Abiarazteko beharrezkotzat jotzen diren beste gastu batzuk.

Bidaiei dagokienez, honako diru-kopuru hauen artetik txikiena emango da bidaia bakoitzeko:

1) Gehienez 2 bidaia-poltsa bidaia bakoitzeko; laguntza-ehunekoa aplikatuta.

2) Eskatutakoaren gainean laguntza-ehunekoa aplikatzearen ondoriozko kopurua.

Bideragarritasun-azterlana egiteko diruz lagun daitezkeen 7 bidaia egin ahal izango dira gehienez herrialde eta urte bakoitzeko».

Hirugarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 9. artikuluko 2. atala aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«2.- Ondoren zehazten direnak hartuko dira kanpoko Zerbitzu Enpresen ezarpenetako (Ingeniaritzak eta Aholkularitzak nagusiki) jarduera subentzionagarritzat:

a) Ezarpen-proiektuaren bideragarritasun-azterlana.

b) Eratzeko gastuak: eskriturak, erregistroak, administrazio-baimenak, lizentziak eta jardueraren hasieran behingoan soilik egiten diren beste batzuk.

c) Egitura-gastuak: langileak (hautatzea eta kontratazioa), lokalaren alokairua, bulegoaren ekipamendua, eta ezarpena abiarazteko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.

d) Sustapen-gastuak: katalogoak, bidaiak, azokak, webgunea eta publizitatea, nazioartekotze-plana abiarazteko atalean zehaztutako baldintza beretan.

e) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona bat kontratatzearen gastuak. Atzerriko tituludunaren kontratazioak laguntza jaso ahal izango du 12 hilabeteko aldian, kontratazioa egiten denetik zenbatuta; kontratazioa deialdiaren urtean egin beharko da. 12 hilabete horiek ondoz ondoko bi ekitalditan zenbatu ahal izango dira laguntza jasotzeari dagokionez. Urteko deialdiaren ekitaldian sortutako gastuetarako laguntza emango da bakarrik.

f) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak».

Laugarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 12. artikuluko 1. atala aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«a) Bideragarritasun-azterlana. Onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 30 gehienez, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.

b) Eratze-gastuak, egitura-gastuak, sustapen-gastuak eta beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk. Onartutako kostuen % 30 gehienez, 48.000 euroko gehieneko mugarekin.

c) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona kontratatzeko laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da.

d) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak: Onartutako kostuen % 30 gehienez, 3.000 euroko gehieneko mugarekin».

Bosgarren artikulua.- 1.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 13. artikuluko 1. puntua aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«a) Bideragarritasun-azterlanak eta egiteko beharrezkoak diren gastuak:

- Hirugarren bati agindutako bideragarritasun-azterlanak: onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 12.000 euroko gehieneko laguntza-mugarekin.

- Egiteko beharrezkoak diren gastuak: Bidaia-poltsak (I. eranskina) dira diruz lagun daitezkeen gastuak. Bidaia-poltsaren gainean, programaren diru-laguntza ehunekoa aplikatuko da.

b) Enpresa eratzea, aholkularitza langileen arloan eta beharrezkoak jotzen diren beste gastu batzuk:

- Aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 36.000 euroko gehieneko mugarekin.

c) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona kontratatzeko laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da.

d) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak: Onartutako kostuen % 40 gehienez (% 50 konpartitutako produkzio-ezarpeneko kasuan), 3.000 euroko gehieneko mugarekin».

2.- Akats bat dela medio, artikulu horretan bertan 3 zenbakia duen paragrafoak 2 zenbakia izango du.

Seigarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 14. artikuluko 1. atala aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«a) Bideragarritasun-azterlana. Onartutako aurrekontuaren egikaritze-kostuaren % 30 gehienez, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.

b) Eratze-gastuak, egitura-gastuak, sustapen-gastuak eta beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk. Onartutako kostuen % 30 gehienez, 48.000 euroko gehieneko mugarekin.

c) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona kontratatzeko laguntzak 14.000 euroko gehieneko zuzkidura izango du, 12 hilabetez. Hortik beherako aldietarako, laguntza kontratatutako aldiarekiko proportzionala izango da.

d) Goi-mailako edo erdi-mailako titulua duen atzerriko pertsona hautatzearen gastuak: Onartutako kostuen % 30 gehienez, 3.000 euroko gehieneko mugarekin».

Zazpigarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 19.1 artikuluko zinpeko aitorpena edo erantzukizun-aitorpenaren barruan beste paragrafo bat erantsi da eta honela geratu da idatzita:

«- Nazioartekotzeko Beka programaren egikaritzean beka-programaren 3. fasea egiteko bekadunak hartuz Enpresa Laguntzaile gisa Nazioartekotze Zuzendaritzaren euskarri izateko prest dagoela adierazten duen deklarazioa, Nazioartekotzeko Bekak arautzen dituen Aginduak ezartzen duenari jarraiki».

Zortzigarren artikulua.- Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 23. artikuluko 3. eta 5. paragrafoak aldatu dira eta honela geratu dira idatzita:

«3.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak une oro izango du erakunde edo enpresa onuradunak aurkeztutako dokumentuen datuen -eta, bereziki, Agindu honen 19. artikuluan aipatutako deklarazioan bildutako datuen- egiazkotasuna egiaztatzeko beharrezkotzat joko duen dokumentazio eta informazio guztia eskatzeko aukera.

5.- Ekarritako dokumentu guztiak egiaztatu ondoren egikarituko da bigarren ordainketa, eta, halaber, ordainketa egingo den egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharren betetzeari buruzko Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan edo agindu hori ordeztuko duen araudian ezarritako kasuetan, agindu horren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da aipatutako egiaztatzea».

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratu da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko martxoaren 21eko Agindua. Agindu horren bitartez, atzerriko tituludunei bekak emateko programa arautzen da, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten.

AZKEN XEDAPENAK

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 2a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala