Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
696

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Mariano Cortés Sáez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan xedatutakoa (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok:

- Bazkide langile bakoitzaren lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako enpresen alten eta bajen ziurtagiria, eguneratua, enpresak jarraitzen duela egiaztatzen duena.

- Foru Ogasuneko ziurtagiria eguneratua eta bikoiztua, Enpresa eskatzailea bere zerga betebeharretan egunera dagoela ziurtatzen duena.

- Gizarte Segurantzako Altxorrei orokorreko Zuzendaritza Probintzialaren ziurtagiria, eguneratua eta bikoiztua, Enpresa eskatzailea bere ordain-betebeharretan egunera dagoela ziurtatzen duena.

Hori guztia, dekretu arautzaileak ezarri bezala, aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, arestian aipatu Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Hona hemen helbidea: Donostia-San Sebastián kalea z/g, Vitoria-Gasteiz, PK: 01010) aurkezteko, bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, azaroaren 26ko 30/1992, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, Dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Espediente-zk. Enpresa

Expediente n.º Empresa

B-350-756-2009-A Susana Senties Egües.

B-372-799-2009-A Eugenio Arduan Gil.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 27a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala