Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
693

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak 2845/10 zenbakiko espedientean emandako Ebazpena jakinarazteko dena; Yerin Ogando Recio jaunak 2010eko uztailaren 26an egindako eskabidea dela-eta hasiera eman zitzaion espediente horri. Aipatu espedientea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Interesatuak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du Segurtasuneko sailburuordeak, 2010eko abenduaren 3an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.- Administrazio-bidea amaitzen ez duen aipatu ebazpenaren kontra Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar dezakezu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, betiere 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; horretaz gain, interesdunak bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkeztea dauka.

2.- Interesatuak eskuratu dezake aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2011ko urtarrilaren 13a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala