Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
690

IRAGARKIA, inmunoanalisi bidez abusu-drogak gernuan bahetzeko erreaktiboak eskuratzeko hornidura-kontratua lizitatu dela jakinarazteko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 19/2011-SC.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: inmunoanalisiaren bidez abusu-drogak gernuan bahetzeko erreaktiboak eskuratzea.

b) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dagoen: ez.

c) Entregatzeko lekua: Osasun Publikoko Laborategia, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzak.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denetik 2011ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait balioespen-irizpide erabiliz, hala nola:

Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

- Prezioa: % 60.

- Balio teknikoa: % 40.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 111.120 euro, BEZik gabe. BEZaren zenbatekoa: 8.889,60 euro. Guztira (BEZa barne): 120.009,60 euro.

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko otsailaren 25 arte; doan jaso ahal izango dira.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.net/contratacion.info.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena berariazko klausula administratiboen karatulako 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko martxoaren 1a, 11:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klasuletan zehaztutakoa, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoari lotuta.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua II - 4. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2011ko martxoaren 7a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: ez.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 19-01-2011.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala