Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Valentziako Lan Arloko 2 Zenbakiko Epaitegia
689

EDIKTUA, 46/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Milagros Burillo Orricok, Valentziako Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honakoa

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 46/10 zenbakiko autoak bideratu dira Maria Luisa Navas Ariasek eskatuta, Adm. Única Pull Back Inversiones SL, Adm. Única Itziar Pascual Hernández, Fogasa eta Pull Back Modas SLren aurka. Eta 2010-12-20an Ebazpena eman da, zeinen xedapen-zatia ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut egintza horiek eragin dituen demanda, eta horregatik, Pull-Back Modas SL enpresa kondenatzen dut María Julia Navas Ariasi 3.291,15 euro eta berandutza-interesak (urteko % 10) ordaintzera, demandan adierazitako kontzeptuak direla-eta. Halaber, Fondo de Garantía Salarial erakundea kondenatzen dut, legezko erantzule subsidiarioa den aldetik, ebazpen honen ondorioak onartzera, legez ezarritako mugen barruan.

Jakinarazi ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa, eta bere aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegiko Lan Arloko Salan, zeina jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan iragarri beharko baita. Interesdunak egin beharko du iragarpena jakinarazpena egiten zaionean; horretarako, alderdiak berak, bere abokatuak edo ordezkariak adierazi behar dute errekurtso hori jartzeko asmoa, edo, bestela, Lan Arloko Epaitegi honetan egingo den agerraldiaren bidez edo bertan aurkeztuko den idazkiaren bidez egin ahal izango da. Ezinbesteko baldintza da, iragarpenarekin batera, errekurtsoa aurkeztuko duen letratu edo lan-harremanetako graduatua izendatzea. Halaber, jakinarazi behar da, errekurtso-egilea doako justiziaren onuradun ez bada, edo Gizarte Segurantzaren araubide publikoaren onuradun edo langile -edo horren kausahabente- ez bada, Epaitegiaren Idazkaritzan aurkeztu behar duela kondenaren zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria. Ordainketa Banestoren bulego batean egin behar da, Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan, epaitegiaren izenean dagoen kontu honetan: 4467 0000 65 0046 10. Nolanahi ere, diru bidezko ordainketaren ordez banku abalaren bidezko aseguramendua egin daiteke, eta bertan abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko da.

Halaber, errekurtso-egilea -errekurtsoa aurkezterakoan- doako justiziaren onuradun ez bada, edo Gizarte Segurantzaren araubide publikoaren onuradun edo langile -edo horren kausahabente- ez bada, Epaitegiaren Idazkaritzan beste egiaztagiri bat aurkeztu behar du, hain zuzen ere, 150 euro ordaindu izanaren egiaztagiria; horretarako inprimakia adierazitako banku-entitateaan dauka eskuragai.

Epai honen lekukotza egin bedi, erantsi egintzei eta jatorrizkoa epaien liburura eraman.

Eta nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta jasota gera dadin, Pull Back Modas SL - Adm. Única Pull Back Inversiones SL - Adm. Única Itziar Pascual Hernándezi jakinarazteko balio dezan -non dauden ez baitakigu-, iragarki-taulan jartzeko eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratzeko, ematen dut hau Valentzian, bi mila eta hamarreko abenduaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana