Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
688

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruz bideratutako 1083/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: 2L 1083/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fernando Ruiz De Alegria Fernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Mohamed Ait Lahcen.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatutako judizioan autoa eman zen 2010-11-08an. Honako hau dio xedapen-zatiak,

EPAITEGI HONEK HAU EBATZI DU:

Largetsi egiten da Fernando Ruiz de Alegría Fernández jaunak Mohamed Ait Lancen jaunaren aurka abiarazitako hitzezko judizioa; ondorioz, prozesuaren izapidetzean orain arte sortutako kostuak eta gastuak ez zaizkie auzilariei ezartzen.

Mohamed Ait Lahcen demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan ezarritakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatutako auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala