Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
685

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 18koa, Kulturako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak eta idazkaria izendatu eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuaren xedea da arautzea Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolaketa, osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu araubidea eta zereginak.

Dekretuaren 4.1 artikuluak xedatzen duenez, sei kide titularrek osatuko dute Kirol Justiziako Euskal Batzordea, Zuzenbidean lizentziadunak eta kirol-arloko lege-gaietan esperientzia handikoak. Aipatutako sei kide titularrez gain, Batzordeak bi ordezko izango ditu, titularra kanpoan edo gaixorik badago, kargua uzten badu edo antzeko legezko beste edozein arrazoi suertatzen bada. Halaber, 4.3 artikuluaren arabera, Kulturako sailburuak Batzordeko idazkaria izendatuko du.

Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenez, gainera, Kulturako sailburuak izendatu eta kargutik kenduko ditu Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak, bai eta ordeztu edo eginkizunez gabetu ere. Batzordekideen agintaldia lau urtekoa izango da, haien izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Honakoak izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide titular:

- Mila Agirre Pedrayes.

- Jose Luis Aguirre Arratibel.

- Mirari Erdaide Gabiola.

- Jose Luis Iparragirre Mujika.

- Jose Ramón Mejias Vicandi.

- Agurtzane Zangitu Osa.

Bigarrena.- Honakoak izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko ordezko kide:

- David Salinas-Armendariz González de Urbina.

- M.ª Pilar Martínez Díez.

Hirugarrena.- Bakarne Agirre Arrieta izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.

Laugarrena.- Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 18a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala