Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
678

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Turismoko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 13ko Aginduaren itzalpean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Izan ere, agindu horrek herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituen laguntza programa finkatzen du, eta programa horren 2010. urterako deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2010eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez egin da.

Turismoko zuzendariak laguntzetarako proposamenak ebatzi ditu eta laguntzak emateari buruzko ebazpenak interesatuei jakinarazi zaizkie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 13ko Aginduaren itzalpean jasotzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Izan ere, agindu horrek herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezarri ditu, eta 2010. urterako deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2010eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 10a.

Turismoko zuzendaria,

ISABEL MUELA LÓPEZ.

ERANSKINA/ANEXO

Enpresa onuradunak

Empresas beneficiarias Diru-laguntza

Subvención

Vitoria-Gasteizko Udala / Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz 681,60

Izpiliku, S.C.. 40,60

Landa Villanueva, S.L.U. 9.000,00

Kulturala Hostelera, S.L. 9.000,00

Portuondo Turismo Zerbitzuak, S.L. 10.500,00

Portuondo Turismo Zerbitzuak, S.L. 8.850,81

Amaia San Juan Goicuria 696,00

Sopelanako Udala / Ayuntamiento de Sopelana 532,63


Azterketa dokumentala