Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
640

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Plataforma (Andoain-Urnieta tartea) eraikitzeko lanen» administrazio-kontratuaren behin betiko esleipena aditzera emateko dena (Espedietea: KBN C01/012/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/012/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma Andoain-Urnieta tartean eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: lizitazio-iragarkia 2010eko abuztuaren 30ean bidali zuten Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera. Argitaratu berriz, 2010eko irailaren 4ko 215. zenbakiko BOEn, 2010eko irailaren 3ko 170. zenbakiko EHAAn.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera baloratuko da.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: laurogei milioi hirurogeita hamalau mila zazpiehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamazortzi zentimo (80.074.757,78), BEZa barne dela.

5.- Esleipena.

a) Noiz esleitu zen: 2010eko abenduaren 24a.

b) Kontratista: Ferrovial Agroman SAk eta Construcciones Amenabar SAk osatutako aldi baterako enpresa-elkartea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita lau milioi ehun eta hogeita zazpi mila seiehun eta hirurogeita sei euro eta hemeretzi zentimo (64.127.666,19).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala