Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
639

EDIKTUA, erantzukizun zibilari buruzko 1032/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 1032/10 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Constructora de Redes Urbanas y Pavimentaciones -CRUPSA- SAk eskatuta, Maria Kubesova eta Consorcio Compensación de Segurosen aurka, erantzukizun zibila dela eta. Epaia eman da eta honakoa diote idazpuruak eta epaitzak:

266/10 EPAIA

Epailea: Yolanda Varona Alfambra.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamarreko abenduaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Constructora de Redes Urbanas y Pavimentaciones -CRUPSA- SA.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi demandatua: Maria Kubesova eta Consorcio Compensación de Seguros.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: erantzukizun zibila.

Osorik baiesten dut Ana Rosa Frade prokuradoreak CRUPSAren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Marie Kubesova demandatukidea demandatzaileari bi mila laurehun eta hirurogeita hamar (2.470) euro ordaintzera kondenatzen dut, eta demanda aurkeztu zenetiko legezko interesa aplikatzearen ondorioz, zenbateko hori handituko da. Kostuak demandatukideari ezartzen dizkiot. Halaber, Consorcio de Compensación de Segurosen aurka aurkeztutako demanda ezesten dut eta bere aurkako eskakizun guztietatik absolbitzen dut berau. Consorciori sorrarazitako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Arabako Probintzia Auzitegian, epaitegi honetan bost eguneko epean.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (kontuaren zenbakia: 0009 0000 02 0849 10) kontsignatu beharko da. Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adieraziko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba).

Maria Kubesova demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamarreko abenduaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala