Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
638

EDIKTUA, ustezko lesio-falta baten gainean bideratutako 3/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernández Uriyak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta testigantza ematen dut 3/10 falta-judizioan epaia eman dela; hona hemen epai horren epaitza eta idazpurua:

30/10 EPAIA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaile titularrak, Julián García Marcos jaunak, Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz, eta Erregeren izenean, honako epai hau eman du:

EPAIA

Irunen, 2010eko otsailaren 1ean, ustezko lesio-faltaren gaineko 3/10 falta-judizio azkarra entzun eta ikusi da. Ministerio Fiskalak parte hartu du. Hona hemen alderdiak: Mohamed Er Rami eta Jamal Harmal.

Prozedura horretan ebazpena eman da, honako hauetan oinarriturik:

EPAITZA

Absolbitu egin behar dut Jamal Harmal, eginbide hauetako egitateengatiko akusazioa falta baita; sortutako kostuak ofizioz ezarriko dira.

Jakinarazi bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta horren aurka errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa, betiere funtsatutako idazki batez eta jakinarazpena egiten denetik bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut».

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duten Mhamed Er Rami eta Jamal Harmal jaunei epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala