Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
637

EDIKTUA, ustezko ebasketa-falta bategatik berehala epaitze den 92/10 hitzezko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Eduardo Muiño Feijook,Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak, fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

92/10 falta-judizioan epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

476/10 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamarreko azaroaren hogeita bia. Nik, María José Aguirre Zuazo andreak, Donostiako Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut, ahozko eta jendaurreko judizioan, 92/10 berehalako falta-judizioaren autoak, ustezko ebasketa-falta bati buruzkoak. Judizioan alderdi kaltetua «Eroski» establezimendua izan da (Urbil merkataritza-gunea, Usurbil); alderdi salatua, berriz, Nicolae Pinca jauna izan da. Ministerio Fiskalak eragin du akzio publikoa. Auto horien gainean epaia eman dut.

EPAITZA

Zigor Kodearen 623.1 artikuluko ebasketa-falta baten egile eta erantzule denez, honako isun hau ordaintzeko zigorra betetzera kondenatzen dut Nicolae Pinca jauna: 30 egunetan, egunero, 3 euroko kuota ordainduko du (90 euro). Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa sortuko zaio, eta ezarritako isunaren kuota bi egunez ordaindu gabe uzten duen bakoitzean, askatasunik gabeko egun bat izango du. Erantzukizun hori lokalizazio iraunkorreko zigorraren bidez bete ahal izango du. Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari, aditzera emanez ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela bost eguneko epean. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Epaia jasota geratu eta Nicolae Pinca jaunari epaia jakinarazteko -ez baitakigu non dagoen egun- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala