Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
629

AGINDUA, 2010eko urriaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzarako laguntzen zenbatekoa, 2010. urteari dagokiona.

Erlezaintzarako laguntzak Kontseiluaren 797/2004 (EE) Erregelamendutik ondorioztatzen dira (2004ko apirilaren 26ko Erregelamendua, erlezaintzako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzak hobetzera bideratutako neurriei buruzkoa). Aplikazioko xedapenak, berriz, Batzordearen apirilaren 29ko 917/2004 (EE) Erregelamenduan ezartzen dira. Kontseiluaren 797/2004 EE Erregelamendua indargabetu egin da eta Kontseiluaren 1234/2007 EE Erregelamenduari erantsi zaio -2007ko urriaren 22ko Erregelamendua, nekazaritza-merkatuen antolaketa erkidea sortzen eta nekazaritzako produktu batzuetarako hainbat xedapen berezi zehazten dituena (Merkatu Antolakunde Bateraturako erregelamendu bakarra)-.

Erregelamendu horietan, hiru urteko aldi baterako estatu mailako programak prestatzea aurreikusten da, «erlezaintza-programak» deritzanak. Programa horiek Batzordeak onartuko ditu, eta laguntza hori jaso ahal izateko neurri batzuk jaso beharko dituzte, eta Erkidegoak kofinantziatuko du, erlezaintzarako laguntza-neurrien urteko programan aurreikusitako egintzek sortutako gastuen % 50era arte. Batzordearen 2007/VIII/10eko Erabakiaren bitartez, Espainiako Estaturako azkeneko erlezaintza-programa onartu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko guzti hori garatzeko eta aplikatzeko, 30/2005 Dekretua argitaratu zen (otsailaren 15eko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzei buruzkoa), urtarrilaren 15eko 9/2008 Dekretuaren bidez aldatu zena. Arau horretako 2.2 artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, «Erakunde Ordaintzailearen bitartez EAEko Administrazio Orokorrak ordainduko ditu laguntza hauek. Bestalde, laguntza horiek, batetik, Europako Erkidegoak kofinantzatuko ditu, zehazki, programan aurreikusitako egintzek sortutako gastuen % 50era arte, eta, bestetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek...».

Nahiz eta laguntzok foru-aldundiek deitzen eta kudeatzen dituzten, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuaren 6.3 artikuluak hau xedatzen du: «Urtero, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu batez (EHAAn argitaratuko denaz) emango da argitara deialdi bakoitzari esleitutako urteko zenbatekoa». Agindu honen xedea, hain zuzen ere, aurreikuspen hori betetzea da. Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Laguntzen zenbatekoa, guztira.

2010. urterako, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuan aurreikusitako NBBEFren konturako Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzek, gehienez ere, 48.345 euroren zenbatekoa izango dute.

Bigarrena.- Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

Hirugarrena.- Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala