Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
626

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 17koa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, 2010-2011 ikasturterako Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroetarako Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak aldatzen dituena.

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren hezkuntza-eremuan, maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren Bosgarren Kapituluan xedatutakoari eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuari, hezkuntza-sisteman lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenari, jarraituz.

Era berean, Dekretu horretako 13. artikuluan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan sartzeko bideak zehazten dira. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua eduki beharko da, eta goi-mailako heziketa-ziloetara sartzeko berriz, Batxilergoko titulua. Berariazko proba bidez ere sartu ahalko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko irailaren 14ko Aginduaren bidez EAEko itunpeko ikastetxei pribatuei dei egin zitzaien 2010-2011 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak irakasteko laguntzetarako.

Alde horretatik, eta pertsona helduei heziketa-zikloetara sartzeko aukera zabaldu nahirik, 2010eko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez itunpeko Ikastetxe pribatuei 2010-2011 ikasturteko sarbide-probak prestatzeko diru-laguntzak ematea erabaki zen.

Horren guztiaren ondorioz, hau da, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenen arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- I. eranskinean gutxipena izan duten ikastetxeak eta, ondorioz, jasoko dituzten diru-laguntzak zehazten dira. II. eranskinean, berriz, azkenean osatu gabe geratu diren moduluak zeintzuk izan diren adierazten da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako saiburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ELORZA MÚGICA.

I. ERANSKINA

Ikastetxea Hasierako diru-laguntzaren % 80

(2010eko azaroaren 5eko Ebazpena) Amaierako diru-laguntzaren % 80

(2011ko urtarrilaren 17ko Ebazpena) Gutxipena/Euroak

Bizkaia

CPEPS Politeknika Txorierri 28.800 € 17.280 € 11.520 €

II. ERANSKINA

Ikastetxea Ikastaroa

Bizkaia

CPES Politeknika Txorierri Erdi-mailako Sarbide proba


Azterketa dokumentala