Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2011ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
624

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 1316/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak epatzeko dena; errekurtso hori Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratzen da.

Aipatutako 1316/2010 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da 2010eko irailaren 8ko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren aurka (2010eko ekainaren 7ko EHAA, 106. zk.); ebazpen horren bidez, Eskolta Gaikuntzako ikastaroan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda onartzen da. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa onartzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesa izan dezaketen guztiak epatzen dira, euren interes legitimoen defentsan agertu daitezen, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko abenduaren 14a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala