Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2313

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den populazio etorkin atzerritarraren galdetegia 2010» kontratatzeko dena (Espedientea: A-019/DEAS2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-019/DEAS2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2010eko abenduaren 31 arte.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

- Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa guztira, 51 puntu.

- Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lana garatzeko antolakuntza-egitura: 10 puntu; landa-lanaren inguruko planteamenduak: 25 puntu; metodologia-txostena eta aurkeztu beharreko bestelako agiriak: 4 puntu; proposatutako hobekuntzak: 5 puntu; eta proposamenaren balorazio orokorra: 5 puntu; guztira: 49 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta hamasei mila hirurehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamaika zentimo (116.379,31), eta beste hemezortzi mila seiehun eta hogei euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (18.620,69), BEZarenak. Guztira, ehun eta hogeita hamabost mila euro (135.000), BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51, e-maila: j-etxazarra@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko maiatzaren 19a.

7.- Kontratistaren betebeharrak:

a) Eskatzen den sailkapena: L taldea, 3. azpitaldea eta B kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: agirietan zehaztuta daude.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko maiatzaren 20ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen agirian eta betekizun teknikoen agirian zehazten den edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzan dagoen Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Aplikatzeko, balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2010eko maiatzaren 27a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2010eko ekainaren 2a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.- Bestelako argibideak: agirietan zehaztuta daude.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.

13.- Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 15a.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala