Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1677

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena, ondoko proiektuaren administrazio-baimenerako eskaera jendaurrean jartzen duena: «Petroliotiko Gas Likidotua biltegiratzeko estazioa, eta Elorduigane plan partzialeko urbanizazioan kanalizazio bidez gasa hornitzeko banaketa-instalazioak», hain zuzen ere, Mungiako udalerriko etxe- eta merkataritza-erabileretarako.

Erref./Ref.ª GUD-P-Mun CGB-10-01 LUI/BMR

Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 46 bis.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE) eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez (1973-11-21eko BOE) onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoen Erregelamendu Orokorrean xedatutakoaren ondorioetarako, etxeko eta merkataritzako erabileretarako propano-gasa banatzeko proiektuaren administrazio-baimenerako eskaera jendaurrean jartzen da. Ondokoak dira datu nagusiak:

Eskatzailea: Repsol Butano SA.

Helbidea: Urkixo zumarkalea 80, Bilbao.

Kokalekua: Mungia udalerria (Elorduigane urbanizazioa).

Eskariaren helburua:

Mungiako Elorduigane urbanizazioan etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas propano kanalizatua banatu eta hornitzeko instalazioak eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen da.

Aurrekontua: 52.023,00 euro.

Eta hori guztia argitaratzen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23ko 5. solairuan dagoen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hogei eguneko epean erreklamazioak, alegazioak edo aurka egiteko proiektuak (bakoitzaren hiru ale) aurkeztu ahal daitezen.

Bilbao, 2010eko otsailaren 11.

Lurralde ordezkaria,

JESÚS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.


Azterketa dokumentala