Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
1676

JAKINARAZPENAK, betearazteko prozedura-egintzei buruzkoak eta egiteke daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren baloreen zehapenak betearazteko egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, deia egiten da interesdunak edo horien legezko ordezkariak -behar bezala egiaztatuak- jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera, eranskinean zehazten den balioari dagokion premiamendu-probidentziaren jakinarazpena egintzat joko da, lege-ondorio guztietarako.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoak

Oficinas de Recaudación Ejecutiva del Gobierno Vasco Helbideak

Direcciones Telefonoak

Teléfonos

Bilbao San Pedro plaza 2-behea, 48014 Bilbao 902 34 35 36

Donostia-San Sebastián. Vitoria-Gasteiz hiribidea, 16, behea, 20018 Donostia-San Sebastián 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz. Manuel Iradier kalea 9, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 3a.

Finantzen zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.


Azterketa dokumentala