Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
1674

JAKINARAZPENAK, egiteke dauden premiamendu-probidentzienak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarriki, birritan ahalegindu arren, ezinezkoa izan da interesdunari jakinarazpena egitea, administrazio honi egotz ezin zaizkion arrazoiengatik; hori dela-eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura ere jarraian zehazten dira.

Ondorioz, deia egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei -behar bezala egiaztatuak- jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera, eranskinean zehazten den balioari dagokion premiamendu-probidentziaren jakinarazpena egintzat joko da, lege-ondorio guztietarako.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoak

Oficinas de Recaudación Ejecutiva del Gobierno Vasco Helbideak

Direcciones Telefonoak

Teléfonos

Bilbao San Pedro plaza 2-behea, 48014 Bilbao 902 34 35 36

Donostia-San Sebastián. Vitoria-Gasteiz hiribidea, 16, behea, 20018 Donostia-San Sebastián 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz. Manuel Iradier kalea 9, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz 902 34 35 36

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 3a.

Finantzen zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.

EGITEKE DAUDEN PREMIAMENDU PROBIDENTZIEN JAKINARAZPENEN ZERRENDA

RELACIÓN DE NOTIFICACIONES DE PROVIDENCIAS DE APREMIO PENDIENTES.

Balorearen Identifikazioa

Identificador de Valor Izen-Abizenak

Nombre y Apellidos IFZ/AIZ/IFK

NIF/NIE/CIF Espediente Zenbakia

Número Expediente

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala