Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1673

EDIKTUA, Francisco Javier González Martín jaunak aurkeztutako 281/09 prozedura laburtuan epatzeko idazkia jakinarazten duena.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako idazkia ezin izan zaionez jakinarazi Alejandro Arraez Bravo jaunari, ondoko ediktua argitaratuz jakinarazten zaio, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluarekin bat.

Ediktu honen bidez jakinarazten da 2009ko abenduaren 11n probidentzia eman duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak, 281/09 prozedura laburtuan; hots, Francisco Javier González Martín jaunak Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2007ko abuztuaren 13ko Ebazpenaren aurka jarritako demandan. Ebazpen horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan 2007-2008 ikasturtean Hezkuntza Berezian irakasleen eta hezkuntzako langileen ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen duen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2007ko ekainaren 18ko Ebazpenaren aurka aurkeztutakoa.

Probidentzia horretan interesdun guztiak epatzea erabaki da, hain zuzen ere, errekurtsogilearen uzi guztiak baietsiz gero, horren eraginpean leudekeen interesdun guztiak; izan ere, bederatzi eguneko epea izango dute epaia betearazteko pieza honetan ager daitezen -legez ezarritako moduan-, beren interesen alde egiteko.

Horrenbestez, aipatu prozeduran interesdun gisa dei egiten zaie, egoki irizten badiote, aipatu epaitegian aurkeztu eta agertzeko; horretarako bederatzi eguneko epea dago, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 26a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala