Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1672

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan (behean adierazten dira) Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) dagoen espedientea ikusteko aukera dago.

2.- Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.- Ondoko zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal izango da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espediente-zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailaren izenean egiten dela adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu delegatuak.

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.

Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.- Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.- Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Espediente zenbakia

Número exp. Arau-haustearen eguna

Fecha infracción Ebazpenaren eguna

Fecha resolución Zehapena

Sanción Hautsitako artikulua

Artículo infringido

Pesquera Bermejo, Julen 405X0902163-1 13-03-2009 02-02-2010 600 euro/Kentzea

600 euros/Retirada 23.a

El Moussaoui, Bilal 405X0902109-7 07-01-2008 09-02-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 23.a

El Azzabi, Achraf 405X0902111-7 07-01-2008 09-02-2010 Kentzea/Retirada 25.1

Esmael, Said 405X0902110-7 07-01-2008 09-02-2010 400 euro/Kentzea

400 euros/Retirada 23.a

Ochotorena Irigoyen, Julen 405X0902591-2 26-04-2009 26-01-2010 Kentzea/Retirada 25.1

Fuentes Borja, José María 405X0902819-4 24-07-2009 26-01-2010 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 23.a

Ali Raja, Shahbaz 405X0901975-8 14-02-2009 05-01-2010 350 euro/Kentzea

350 euros/Retirada 25.1

Daran, Lionel 405X0901785-7 30-11-2008 09-12-2009 Kentzea/Retirada 25.1

Ke ntzea / Ret.: Atzemandako susbtantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2010eko otsailaren 23a.

Ertzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO VARELA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala