Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
1665

EDIKTUA, 68/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

68/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

10/10 EPAIA

Irun, bi mila eta bederatziko urtarrilaren hamalaua.

Nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, ebazpen judizial batez ezarritako familiako obligazioak ez betetzeagatiko falta bat dela-eta bideratutako falta-judizioko autoak ikusi ditut. Honako hauek izan dira alderdiak: Ministerio Fiskalaren ordezkaria, Sergio Moran Giron salatzailea, M.ª Luisa San Miguel Llorente abokatuak lagunduta, eta Leire Urchulutegui González, salatu gisa eta letraturik gabe azaldu dena.

EPAITZA

Leire Urchulutegui González, ebazpen judizial batez ezarritako familiako obligazioak ez betetzeagatiko falta baten egile dela-eta, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, lau euro eguneko, guztira ehun eta hogei euro (120 euro).

Leire Urchulutegui Gonzálezek isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Erantzukizun hori eguneko bi isun-kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzean datza.

Prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut Leire Urchulutegui González.

Epaia jasota geratu eta Leire Urchulutegui Gonzálezi epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko otsailaren hamazortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA


Azterketa dokumentala