Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
1664

EDIKTUA, 40/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Marta Dabouza Acebalek, Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:

40/09 falta-judizioan epaia eman dela, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

42/09 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta bederatziko uztailaren zortzia.

Jendaurreko ahozko judizioan, Ignacio De La Mata Barranco instrukzioko epaileak ikusia eta entzuna du 40/08 Berehalako falta-judizioaren kausa hau, hain zuzen ere Dumitru Albu, Hristiean Gelu, eta Constantin Alin Ciurar jaunen aurkakoa, non parte izan baita Ministerio Fiskala.

EPAITZA

Dumitru Albu, Gelu Hristiean eta Constantin Alin Cifrar kondenatzen ditut, ebasten saiatzerakoan egindako faltaren erantzule diren aldetik, bakoitzak -45 egunetan- egunero 6 euro ordaintzera; guztira: 270 euro. Ordaintzen ez badute, erantzukizun pertsonal subisidiarioa izango dute, hau da, ordaindu gabeko bi kuotako egun bat askatasun barik. Kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren aurrean, jakinarazten den egunetik harako bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu, eta Dumitru Albu eta Hristiean Gelu jaunei jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dauden- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko otsailaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala