Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1662

EDIKTUA, 323/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 323/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carpintería Ebanistería Errekondo SL.

Abokatua: Josu Méndez Iza.

Prokuradorea: María del Mar Ortega González.

Demandatua: Promociones Nielka SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

M.ª del Mar Ortega González auzitegietako prokuradoreak Carpintería Ebanistería Errekondo SLen izenean eta ordez aurkeztutako demanda baiesten dut eta Promociones Nielka SL kondenatzen dut 87. 842,36 euro eta dagozkion berandutza-interesak (berankortasunaren aurkako abenduaren 29ko 3/2004 legea), faktura bakoitza epemugaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bai eta 2009ko martxoaren 2tik aurrerako interesak ere, 6.266,97 euro, 6.027,15 euro eta kostuen gainekoak.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto taldekoa da, eta 4705 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (Botere Judizialaren Lege Organikoko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Legezko bideari jarraituz alderdiei jakinaraziko zaien nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut.

Nielka SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala