Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1658

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2008an emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa.

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretu honek helburu dauka, eta irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz, nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ingurumen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko urriaren 8ko Aginduaren bidez, 2009rako laguntza horien deialdia egin zen.

Dekretu horrek ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak aipatutako xedapenaren babesean eskatutako kalte-ordainak ematea erabaki zuen.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onesteko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat -Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzak eta onuradunak argitaratu-, honako hau

Horri jarraiki, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko emandako laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzea, guztiek ezagut dezaten. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

ERANSKINA/ANEXO

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko 2009. urtean emandako dirulaguntzak.

Ayudas a la implantación de servicios de gestión, sustitución y asesoramiento concedidas en 2009 al amparo del Decreto 133/2008, de 8 de julio, sobre ayudas estructurales y ambientales del sector agrario.

Onuradunak

Beneficiarios Fondos propios

Norberaren fondoak FEAGA funtsak Fondos FEAGA Guztira

Total

Abelur, Sdad. Coperativa 2.138,68 1.203,01 3.341,69

Lurgintza, Sdad. Cooperativa 16.411,07 9.231,22 25.642,29

Lorra, Sdad. Cooperativa 11.177,44 6.287,31 17.464,75

Agricultores y Ganaderos de Álava, S. Cooperativa (FEAGA) 10.550,29 5.934,54 16.484,83


Azterketa dokumentala