Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
1656

1051/2010 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak izendatzeko dena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntzak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko nahiz beharrezkoak dituzten altzariak eta osasun-tresnak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2010. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin da, eta, erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.

Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea ondoko hauek:

Mahaiburua:

- Titularra: Osakidetzako Ekonomia Kudeaketako zuzendaria.

- Ordezkoa: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendaria.

Bokalak:

- Titularra: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

- Ordezkoa: Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

- Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen zuzendariordea.

- Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

- Titularra: Osasun-eskualdeetako ordezkari bat.

- Ordezkaria: Osasun-eskualdeetako ordezkari bat.

- Titularra: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.

- Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Idazkaria:

- Titularra: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

- Ordezkoa: Osakidetzako Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala