Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
1655

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 19koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Txagorritxu Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zenbakia).

Ospitaleak eskaera egin du Batzordeko kideak aldatzeko. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasuneko sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHHA, 202. zenbakia) eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuan agintzen denarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ernesto Pérez Persona jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide izendatzea.

Bigarrena.- Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 19a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

JOSÉ ASUA BATARRITA.


Azterketa dokumentala