Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1650

AGINDUA, 2010eko otsailaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraunpena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako dirulaguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura ekintza humanitarioetarako diru-laguntzak deitzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua.

Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, eta horren ondorioz, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta aurretiaz txostena egiten badu Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati dirulaguntza ematea. Eskari hori finantzaketa-lerro iraunkor bati aurkeztu zitzaion eta eskaria Haurren eta Gazteen aldeko IZAN elkarteak aurkeztu zuen. Laguntza horren bidez, premia biziko gaiak (ura, elikagaiak, arropak) eman nahi dira, Haitiko jendeak Richter eskalako 7.2 graduko lurrikara pairatu ondoren bizi duen kaosa konpontzeko.

Bigarrena.- Laguntza 87.201,47 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko urtarrilaren 22an hasiko da eta 2010eko martxoaren 31n bukatuko. Beraz, dirulaguntza zuritzeko epea 2010eko uztailaren 31n bukatuko da.

Hirugarrena.- Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 12a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala